XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MERA - Zer da oraino ere? Bake miko bat sekulan....
CIRILO - Herriko etchean bada jaun bat ikusi nahi zituena.
MERA - Bon, bon; ontsa duk.
Baniak berehala.
Ikus artio Manez! sarri artio, jaun notarioa!.
Hi, Cirilo, pasa hadi hunat ene lanen egiterat (
NOTARIOA - Errak to, Chan, egun guzia hor egongo duka, lurrean etzanik?(erreposturik ez).
MANEZ Uste baduzu aditzen zituela.
NOTARIOA - Ontsa pentsatu-eta, gure mera ez da kapable holako mozkor tzar bat herritik kanpo igortzeko.
Mera hori ala jazko aizea, berdin; deusetako ez da.
MANEZ - Zonbat denbora behar dugu oraino soportatu?.
NOTARIOA - Sei hilabete; bozkak sei hilabeteren burian dira.
MANEZ - Ah! Zu bazina mera!....
NOTARIOA - Hitz dauzut bazterrak harro nitzazkela.
MANEZ - Funtsera joan-eta, zendako ez zira presentatzen?.
NOTARIOA - Nahi baduzu egia aditu, ez zaut gauza hori egundaino gogoratu.
MANEZ - Zaude ichilik!.
BOTIKARIOA - Oh! badakizu nik... politika, ohoreak... peuh!.
MANEZ - Domaia da.
Ene boza zuretako izanen zen, alta.
Eta segur niz ene adichkidek bertze hainbertze eginen zutela.
NOTARIOA - Uste duzu?.
MANEZ - Ba araiz: mundu guzia lepotik eta gorago asea da oraiko meraz.